Juan Antxieta Musika Eskolaren emanaldia izango da larunbatean Azpeitin

0
Ikasturtea hastearekin bat, Juan Antxieta Musika Eskolako kideek ekitaldia antolatu dute. Datorren larunbatean, hilak 18, 18:30ean izango da ikuskizuna herriko plazan. Osasun protokoloak betetzeko, ikuskizuna eserita ikusi beharko da, eta horretarako gonbidapena eskuratu beharko da aurrez. Gonbidapenak hemen eskuratu ditzakezu.