Ludoteka eta Gaztelekuko izen emateak irekiko dira Azpeitin

0

Udako oporraldiaren ostean, berriro abian dira Udal Gazteria saileko zerbitzuak. Azken egunotan, Gaztelekuko eta Ludoteketako hezitzaileak ikastetxeetan gelaz gela zerbitzuak haurrei eta nerabeei aurkezten ari dira. Horretaz gain, Ludoteketan haurren bisitak jasotzen ari dira zerbitzua bertatik bertara ezagutu dezaten. Zerbitzuen irekiera, berriz, urriaren 4an izango da, Ludoteken kasuan;  eta, urriaren 5ean, Gaztelekuaren kasuan. Hala ere, aurrez bazkideen izen-emate epeak irekiko dira.

Datorren astelehenean, irailaren 27an, irekiko da eta urriaren 1era bitartean izango da izena emateko aukera. Ludoteketan 2021-2022 ikasturterako izen-emate epea zabalduko dute. Izena emateko, zein informazio gehiagorako, egunero, arratsaldez, Ludoteketan egongo dira, 16:00etatik 19:00etara eta ostegunean, irailak 30ean, goizez ere izango da horretarako aukera, 10:00etatik 12:00etara. Ikasturtean zehar joango diren Ludotekan eman behar da izena eta 12€ko kostua izango du. Bestelako zalantza eta azalpenak bertan emango dituzte hezitzaileek.

Gaztelekuaren kasuan, irailaren 29tik urriaren 1era irekiko dute izen-emate epea, 15:00etatik 19:00etara izango da aukera. Gaztelekuko erabiltzaile izateko ez da kuotarik ordaindu behar, baina bertako erabiltzaile izatea nahi duten DBH1 eta 2ko nerabeen gurasoek nahitaez bertaratu beharko dute izena ematera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu gure telefonoetara:
– Iturritxiki Ludoteka: 943 15 11 79
– Txiki Txoko Ludoteka: 943 15 05 16
– Gaztelekua: 943 15 71 61
– GIB: 943 15 71 60