Kultura sailburuorde Andoni Iturbek Musikaste-ren 49. edizioaren aurkezpenean parte hartu du

0

Kultura sailburuorde Andoni Iturbek  Musikasteren 49. edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Jaialdia urriaren 15etik 23ra bitartean egingo da. Errenteriako bost kokalekutan bederatzi kontzertu egingo dira, eta horien artean azpimarratzekoa da hilaren 20ko kontzertua, non emakumea izango den protagonista Asier Lopez Iraolaren «El segunda sexo» obraren estreinaldiarekin. Koral eguna urriaren 22an ospatuko da. Euskal Herriko Gazte Orkestrak itxiko du Musikasteren 49. edizioa, Jose Luis Marco, Beatriz Arzamendi, Beltran Pagola eta Juan Crisostomo Arriagaren obrekin.

Informazio gehiago hemen.