Lehendakariari elkarrizketa egin diote Catalunya Radio irratian

0

Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatu dute gaur goizean Catalunya Radio irratiko «El Matí» saioan, ETAren amaieraren hamargarren urteurrenari eskainitako saio berezian. Horrez gain, besteak beste, Gernikako Estatutua betetzeaz eta hura eguneratzeaz, espetxeen transferentziaz, Kataluniaren eta Estatuaren arteko elkarrizketa-mahaiaz eta pandemiaren egoeraz ere galdetu diote.