Ainhoa Merzero sopranoa eta Alberto Saez Puente organistaren kontzertuarekin bukatuko da Azpeitiko Organo Erromantikoaren aurtengo zikloa

0
Osasun arazoak tarteko, bertan behera gelditu da Brice Montagnoux organistaren eta Eva Villegas Klarinete jotzailearen kontzertua. Horien ordez, izango dira bihar 20:00etatik aurrera Ainhoa Merzero sopranoa eta Alberto Saez Puente organista.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloa azkenetara heldu da. Biihar izango da Azpeitiko kontzertuetan azkena; 20:00etan Loiolako basilikan izango da aurrekoak bezala. Azken momentuko osasun arazoak tarteko, aurreikusitako Brice Montagnoux organistaren eta Eva Villegas Klarinete jotzailearen kontzerturik ez da izango; horren ordez, Ainhoa Merzero sopranoa eta Alberto Saez Puente organista izango dira Loiolan.