Garraio Sailak eta Durangoko Udalak bilera egin dute trena lurperatzearekin libre geratu diren espazioetarako irtenbideak bilatzeko

0

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Durangoko Udaleko ordezkaritzak bilera egin dute, ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan, trenbidea lurperatu ondoren udalerrian libre geratu diren espazioak erabiltzeko irtenbide adostuak bilatze aldera.

Pedro Marco Garraio sailburuordea eta Loly de Juan Garraio Azpiegituren zuzendaria izan dira Garraio Sailaren ordezkaritzaren buru. Bileran parte hartu dute, halaber, Ima Garrastatxu Durangoko alkateak eta Aritz Bravo eta Jorge Varela zinegotziek.

Bilera horretan, Udalak proposatu du lursail horietarako alternatiba bideragarria eraikitzeko prozesu parte-hartzailea abiaraztea urtea amaitu baino lehen. Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du behar-beharrezkoa izango dela Durangok lurperatzeari aurre egiteko hartutako finantza-arloko konpromisoak betetzea.

Bi ordezkaritzek ahalik eta adostasunik handiena lortzeko eta bi aldeak eta Durangoko herritarrak gogobeteko dituen akordioa lortzeko borondatea agertu dute.