«Bideak Zabalduz» proiektua, elkarteak gizarteratzeko eta bere lana ikusarazteko

0

Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek eta GPGE (Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkartea), ADEMGI (Gipuzkoako Esklerosi Multiplearen Elkartea) eta AGISAS (Gipuzkoako gizarte integratzaile eta gizarte eta kultura animatzaileen elkartea) elkarteek «Bideak Zabalduz» proiektua aurkeztu dute. Eta proiektu honen helburua da Donostian lan egiten duten elkarteen gizarteratzea bultzatzea.

Proiektua osatzeko elkarte bakoitzak hainbat tailer egin ditu laburmetraiak eta ikus- entzunezko proiektuak eginez hauek komunitateari erakusteko. Horrenbestez, azken urtean zehar laburmetraiak grabatu dira eta, horretarako, elkarteek mezuan eta gidoian lan egin dute, eta hainbat ekintza egin dituzte, elkartea eta pertsonen heziketarako zein gizarteratzeko prozesurako.