Dbusek 18 metroko 4 autobus hibrido artikulatu berri sartu ditu bere flotan

0

Dbusek 18 metroko 4 autobus hibrido artikulatu berri sartu ditu bere flotan, MAN markakoak, eta datozen asteetan beste 5 iristea aurreikusten da. Horietako lau martxan daude dagoeneko Donostiako autobus lineetan, eta beste prestatzen ari dira, datozen asteetan zerbitzuan jartzeko asmoz.

Autobus berri hauekin, Dbusek bere flota apurka-apurka berritzen jarraitzen du, Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak azaldu duenez: “Donostia jasangarriagoa eta CO2 isuriak murriztera bideratua lantzen ari garen estrategiaren barruan, Dbus-ek urrats sendoz lan egiten jarraitzen du. Berrikuntza berri horri esker, kalitatezko zerbitzua ematen jarraituko dugu donostiarrentzat, eta, aldi berean, jasangarriagoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak izateko helburuak lortzeko bidean aurrera egingo dugu.”.

Gaur egun Dbusen flotaren %58 12 metroko ibilgailu hibridoak edo elektrikoak dira eta %25 18 metroko hibrido artikulatuak, flota modernoa, erosoa, iraunkorra eta segurua eskaintzeko, kalitate estandarrik handienak eta egungo baldintzetan beharrezkoak diren neurri guztiak betez.