Bilbobusen eta Funikularraren ordutegiak, urtezahar gauean eta urte berri egunean

0

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak jakinarazten du bihar, abenduak 31 (barikua), Bilbobusen linea guztien azken autobusak 20:00ak eta 20:30 bitartean irtengo direla, eta, tarte horretan, astegunetako ohiko ordutegia izango dutela. Ostiraletik larunbatera bitarteko gauean, Gautxori zerbitzua egongo da goizaldeko 01:00etatik 02:00etara (azken irteera, bi abiapuntuetatik, 02:00etan izango da, familiako afariak errazteko).

Urtarrilaren 1ean (zapatua), egunean zeharreko zerbitzua 09:00etan hasiko da berriro.

Argibide gehiago geralekuetan, udal webgunean (www.bilbao.eus/bilbobus), sare sozial ofizialetan eta 010 telefonoan (944 010 010).

Bestalde, Artxandako Funikularrak, abenduaren 31n (barikua), 21:00etan egingo du azken bidaia. Hurrengo egunean, urtarrilaren 1ean (zapatua), zerbitzua 09:15etik 14:30era, eta 16:30etik 22:00etara egongo da martxan.