Gizon bat erreskatatu dute Ernio mendian

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek ondoeza izan duen 59 urteko mendizale bat erreskatatu dute gaur eguerdian Ernio gailurraren inguruan. Helikopteroak eraman du gizona Intxaurrondoko suhiltzaileen parkera, eta handik anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Donostia Ospitalera. 

Gaur, asteazkena, 12:30ean, Ernioko gurutze inguruan zebilen gizonezko bat ondoezik sentitu da, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroak eraman dituen osasun-zerbitzuek eman diote lehenengo laguntza. Medikuek lehenengo balorazioa egin ostean, mendizalea helikopteroan eraman dute Garberako suhiltzaileen parkera, eta han zain zuen anbulantziak hartu eta Donostia Ospitalera eraman du.