Susperraldia bultzatzeko eta Bizkaia hobetzeko Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako aurrekontua onartu dute Batzar Nagusiek

0

Batzar Nagusiek 2022. urterako Bizkaiko Aurrekontu Orokorra onartu dute, 8.886,1 milioi eurokoa. Kopuru horretatik, 1.905,3 milioi euro Foru Aldundiaren aurrekontuari dagozkio eta 1.459,8 milioi euro sailen aurrekontu erabilgarriari.

Unai Rementeria ahaldun nagusiak adierazi du aurrekontua Batzar Nagusien gehiengoak onartzeak aukera emango diola Aldundiari susperraldi ekonomikoa egonkortzeko behar diren inbertsioak eta gastuak egiteko, inor atzean utzi gabe. Ildo horretatik, gogorarazi du Aldundiak prestatutako aurrekontuaren helburua dela bizi-kalitate hobea eta zerbitzu publiko hobeak izango dituen eta berdinzaleagoa izango den Bizkairako bidean aurrera egitea dela, jarduera ekonomikoari eta enpleguari lagunduz eta Bizkaiaren etorkizunerako funtsezkoak diren lau trantsiziotan aurrera eginez: zaintza-sistema hoberako trantsizioan, mugikortasun iraunkorrerako trantsizioan, trantsizio digitalean eta trantsizio energetikoan.

Jarraian agertzen diren esteketan zehazten da foru-sail bakoitzaren aurrekontuan jasotako partida nagusiei buruzko informazioa:

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila. 67,3 M€

Gizarte Ekintzako Saila, 599,4 M€

Euskara, Kultura eta Kirol Saila. 62,9 M€

Ogasuna eta Finantzetako Saila. 64,2 M€

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila. 187,4 M€

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila. 86,7 M€

Ekonomia Sustatzeko Saila. 79,6 M€

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila. 72,3 M€

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila. 240,0 M€