Sarrerak Gasteizeko derbirako

0

Deportivo Alaves taldeak 387 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi Deportivo Alaves-Athletic norgehiagokarako. Horietako 100 Klubeko konpromezuentzat gordetzen dira.

Partida hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez eman dezakete izena abenduaren 30etik astelehenera arte, urtarrilak 3, 10:30ean.

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publiko orokorrarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarreren prezioa 25 eurokoa da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira, urtarrilaren 4an, asteartea, 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko, hura lortzen duten bazkideek karnet originalak aurkeztu beharko dituzte, bai eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adierazi ere.