Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek eskalatzaile bat erreskatatu dute Anboton

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek ostiral arratsaldean argi faltagatik jaisten jarraitu ezin zuen eta pitzadura batean geratu zen eskalatzaile bat erreskatatu zuten larunbatean.

Gaueko hamaikak aldera eskalatzaile bat larrialdiei aurre egiteko SOS DEIAK 112 zerbitzuarekin harremanetan jarri zen arratsaldean Anboton eskalada bertikala egiten aritu zela eta, ilundu zuenean eta argi faltagatik jaisten jarraitu ezin zuenez, pitzadura batean babestu zela esanez. Gauean zehar eskalatzailearekin harremanetan egon ziren, eta goizeko lehenengo orduan, baldintza klimatologikoak zirela eta hasiera batean airez erreskatatu ezin zutenez, larrialdiei aurre egiteko teknikari batek Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak mobilizatu zituen eta egoera onean zegoen eskatzailea erreskatatu zuten.