Mendizorrotzarako sarreren sariduna

0

Mendizorrotza futbol zelaian jokatuko den Ligako partidarako dauden sarreren zozketa egin eta gero, sariduna 302 zenbakia izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 286ak; hau da, 413ra arte (zerrendaren bukaera), eta 1etik 175era arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute. Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da.

413 bazkide guztira apuntatu dira zozketa hauetarako.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira urtarrilaren 4an, asteartea, 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00etara.

ADI EGON. Sarrerak hartzeko, bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaiako plana adieraztea. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.