Ruben Uria: “Nagusiagoak izan gara”

0

Ruben Uriak agerraldia egin du gorritxoen eta zurigorrien arteko partidaren amaieran, eta oso positibotzat jo ditu lehoiek Sadarren lortutako hiru puntuak: “zalantzati hasi dugu partida. Hala eta guztiz ere, onod hitz egiten du talde honen inguruan, minutuak aurrera egin ahala aurrera joan eta markagailua iraultzeko gai izan dena. Orokorrean, nagusi izan gara eta irabaztea merezi izan dugu”.

Garaipenaren gakoaz galdetuta, honako hau azaldu du entrenatzaileak: “berdinketaren gola jasotzeak eta 1-2koak min egin die eta guri konfiantza eman digu. Sancet, Williams eta Berenguer oso ondo ulertu dira gaur. Defentsa oso garrantzitsua izan da, oso ondo gelditu dugu eraso bortitza duen taldea. Defentsaren eta erasoaren arteko oreka garrantzitsua izan da gaur“.

Ruben Uriak ez du Oihan Sancet partida goraipatzeko aukera alferrik galdu: “oraindik prestakuntza prozesuan dago, oso futbolari ona izango da eta gaur partida bikaina egin du. Hobetzen jarraitu behar du, lanean jarraitu behar du, baina gaur distiratsu aritu da zelaian. Hiru golengatik zoriontzea besterik ez zait geratzen”.