Igerilekuko muskulazio aretoa berrituko da Azpeitin

0
Herritarrei Kirol Patronatuak eskeintzen dien zerbitzua hobetzeko helburuz, igerilekuko muskulazio gelako makinaria berrituko da. Datorren astean egingo dute berritzea, eta itxita egongo da. Hala ere, kiroldegiko muskulazio gela erabiltzeko aukera eskainiko da; aurrez hitzordua hartuta.

Urtarrilaren 10etik 15era (bi egunak barne) muskulazio gela berritzeko lanak egingo dira igerilekuan. Muskulazio gelako makinaria berrituko da, zehazki. Lan edo aldaketa hori gauzatzeko, ezinbestean muskulazio gela itxita izango da.

Igerilekuko muskulazio gela itxita dagoen bitartean, kiroldegiko muskulazio aretoa erabili ahal izango da. Horretarako, aldez aurretik hitzordua telefonoz eskatu beharko da aforoak errespetatzeko.

Hitzordua hartzeko  943 81 30 69 telefono zenbakira deitu beharko da.