Azpeitiko igerilekuko muskulazio aretoak ohi bezala funtzionatuko du datorren astean

0
Herritarrei Kirol Patronatuak eskqintzen dien zerbitzua hobetzeko helburuz, igerilekuko muskulazio gelako makinaria datorren astean berritzekoa zen. Azken uneko arazoak tarteko, atzeratu egingo da. Datorren astean, beraz, ohiko erabilera izango du muskulazio gelak.

Urtarrilaren 10etik 15era (bi egunak barne) muskulazio gela berritzekoa zen, baina azken uneko hainbat arazo tarteko, atzeratu egin behar izan da. Zehazki, makineria berrituko da, eta horretarako ezinbestekoa da gela egun batzuez ixtea. Momentuz, ez da zehaztu aldaketarako egunik, eta ezartzean jakinaraziko da.

Igerilekuko muskulazio gela itxita dagoen bitartean, kiroldegiko muskulazio aretoa erabili ahal izango da. Horretarako, aldez aurretik hitzordua telefonoz eskatu beharko da aforoak errespetatzeko.

Hitzordua hartzeko  943 81 30 69 telefono zenbakira deitu beharko da.