2030 parte hartze prozesua Zarautzen

0

Zarauzko Udalak martxan jarritako Zarautz 2030 Plan Estrategikoa osatzeko lanak bere bidea darrai, eta urtarrilean hausnarketa-prozesu parte hartzaileari hasiera eman dio. Beste udalerrientzat eredu izango den entzute aktibo prozesu berritzailea izango da.

Zarautz 2030 Plan Estrategikoak XXI. mendeko bigarren hamarkadako plan, helburu zehatz eta partekatutako ibilbide orria izango da. Herria eraikitzeko tresna baliagarria. Etorkizuneko Zarautz definituko duena, helburuak eta ideiak partekatuz: herritarrak, enpresak, eragileak, elkarteak… Finean, Zarautzeko eragile sozial eta ekonomikoak elkarrekin osatutako plana.

Zarauzko herriak definituko du nolako herri nahi duen, planaren diseinua lankidetzan osatzea ahalbidetzen duen parte-hartze prozesuaren bitartez. 2030. urtean nahi den Zarautz marraztuko da horrela herriko eragile eta biztanle guztien artean. Horretarako, parte hartzeko gune fisikoak eta gune digitala egokitu dira, herritar orok bere ekarpena egiteko aukera duelarik.

Azaroan orain arte egindakoaren gaineko pertzepzioak jaso dira; abendu-urtarrilean, aldiz,  diagnostikoa baliosteko eta aberasteko, eta etorkizuneko lan-ildoak idenfitikatzeko pertzepzioak jasotzen ari dira; martxoa-apirilean ekintza planeko programak eta ekintzak lehenetsiko dira; maiatzean azken emaitza ezagutu, prozesua baloratu eta planaren jarraipena modu parte-hartzailean nola egin hausnartuko da.

Proiektu Estrategikoetako Iker Basurkok (EAJ-PNV) zinegotziak adierazi duenez, “Zarautz 2030 proiektua, bideratzen ari garen moduan, itxaropen asko sortzen ari da aurkezten dugun tokieta, eta, zalantzarik gabe, lana erraztuko die 2030 Agendarekin urratsak eman behar dituzten beste herri askori. Proiektu honek elkargunea izan behar du, guztion artean planifikatu eta imajinatu behar baitugu etorkizunean izan nahi dugun eta datozen belaunaldiei utzi nahi diegun Zarautz”.

Orain arteko ibilbidea

Zarauzko herriak definituko du nolako herria nahi duen. Non gauden diagnostikatuko da, nora iritsi nahi den eta nola. Horretarako, urte bete iraungo duen hausnarketa prozesua abian jarriko da.

Zarautz 2030 Plan Estrategikoak hiru ardatz nagusik sostengatuko dute: lan teknikoak, parte hartzeak eta komunikazioak. Une honetan, Zarautz 2030 Plan Estrategikoa hasierako fasean barneratuta dago bete betean: hausnarketa prozesu parte-hartzailea. Prozesu horretan lan teknikoa, parte hartzea eta komunikazio lanak egiten ari dira.

Proiektuak hiru mugarri nagusi ditu: diseinua, diagnostikoa eta ekarpen txostena eta plana. Ekaina eta urria bitarte, proiektuaren oinarriak zehaztu dira: parte hartze mekanismoak definitu eta diseinatu dira eta, aldi berean, komunikazio plana eta ekimenak definitu.

Abuztua eta urtarrila bitarte, diagnostikoa eta ekarpen txostena garatzeko lanak martxan jarri dira. Hau da, garapen jasangarriaren ikuspegitik Zarautzen orain arte egin dena identifikatu eta aztertzeko prozesuari ekin zai, egungo Zarautzen argazkia osatzeko. Argazki orokor hau sortzeko, Agenda 21 planaren ebaluazioa egin da, teknikariekin bilerak egin dira, datu eta adierazleen tratatu dira eta eragileen zein herritarren pertzepzioa jasotzeko prozesua martxan jarri da. Informazio guzti honekin, hasierako diagnostikoa osatuko delarik.

Otsailetik ekainera bitartean, 2030era begira Zarauzko Jasangarritasun ekintza gidatuko duen Zarautz 2030 Plan Estrategikoa osatuko da: diagnostikoa oinarri hartuta, Zarautzek 2030 Agendari eta Garapen Jasangarriko Helburuei egiten dion ekarpen txostena osatuko da.

Komunikazioa

Lan teknikoarekin eta parte hartzearekin batera komunikazioa izango da Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren ardatz nagusi. Bi helburu nagusi lortu nahi dira: herritar eta gizarte antolatuak plan estrategikoa bere egitea eta Agenda 2030 zehar lerro bilakatzea herri mailan.

Urrian, Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren filosofia barne hartzen duen irudi orokorra aurkeztu zen, Agenda 2030 eta Zarautz uztartzen dituen irudia. Hurrengo pausua, parte hartze prozesua amaituta, diagnostikoa aurkeztea izango da, herritarrak honen gainean ekarpenak egin eta honen onespena jasotzeko. Hau izango baita, etorkizuneko Zarautz eraikitzeko oinarria.

Norabide egokia eskuratuta, aurrera egiteko momentua da, dagoeneko ez dugu oraingo Zarautzez hitz egiten, etorkizunean nahi dugun Zarautzez ari gara. Garapen Jasangarrirako erronkei aurre egin nahi dien herria. Guztien artean eraikitako herria.