M8 kartel lehiaketa

0

Emakumeen Nazioarteko Egunaren XIV. kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta urtarrilaren 21eko 12:00tan amaituko da.

Lehiaketan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean eta egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, originala eta argitaragabea.

Parte hartzeko, lanak berdintasuna@zarautz.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, oinarrietan zehazten diren zehaztapenak errespetatuz.

Kartelen gaiak zerikusia eduki behar izango du martxoaren 8arekin, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, edozein ikuspuntutik, eta ondo ikusteko moduan ondoko testua sartuko da:

2022ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gainera, egileak hala nahi izanez gero, kartela egiteko aukeratutako gaiari buruzko leloren bat ere sartu ahal izango du.

Lehiaketa honetan bi sari emango dira:

•    Epaimahaiak emandako saria: 400 euro
•    Jendeak gehien bozkatutako kartelaren saria: 200 euro

Kartelen balorazio eta aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira: kalitatea eta originaltasuna; proposatutako gaiarekiko egokitzapena eta sormena.

Bestalde, Parekidetasun departamentuak aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo du martxoaren zehar Emakumeen* Etxean.