Mendekotasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera urtarrilaren 18an

0

Urtarrilaren 17an, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimenduetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 571

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 29

Positiboa berretsitako langileak: 249

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 54

Gaur egun, 73 zentrotan daude kutsatutako pertsonak.

Positibo eman duten ia erabiltzaile gehienak sintomarik gabekoak dira. Ospitaleratutako pertsonek aurretiko patologiak dituzte.

Azken egunetan lau pertsona hil dira Covid-19arekin.