Eusko Jaurlaritzak EAEko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia onartu du

0

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.

Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria sailburuak, jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur onartutako beste hainbat akordio, besteak beste, jakinarazi du Gobernu Kontseiluak oniritzia eman diola Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Bereziari. Babes Zibileko Kontseilu Nazionalak Estatuan homologatutako ezaugarri horietako lehenengo plana da. Plan hori “Euskadiko Babes Zibileko Planean” (LABI) integratuta dago, eta helburu nagusia du eskumenak dituzten administrazioek koordinatuta eta goitik behera kudeatzea Planean bertan deskribatutako larrialdi aeronautiko desberdinak.

Gainera, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak 2005-2019 tarteko aurrekontu orokorren likidazioa Eusko Legebiltzarrera bidaltzea onartu duela gaur.

Abenduan onartutako 2022ko Euskal Aurrekontu Orokorren Legeak aurrekontuak likidatzeko beste prozedura bat ezarri zuen eta, horren ondorioz, Herri Kontuen Epaitegiak bidaliko dio likidazioa Eusko Legebiltzarrari, txostena egin ondoren.Prozedura hori Estatuko Administrazioan eta beste autonomia-erkidego batzuetan jarraitzen denaren berdin-berdina da.

Hau horrela, gaurko Kontseiluak zera onartu du gaur: Eusko Legebiltzarrera bidaltzea 2005 eta 2019 bitarteko ekitaldiei dagozkien aurrekontuen likidazioari buruzko dokumentazioa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako txostenekin batera. “Dokumentazio honek Eusko Jaurlaritzaren finantza-, aurrekontu- eta ondare-egoeraren irudi fidela islatzen du”, adierazi du.

OSASUNA

Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du.

Osasun sailburuak azaldu duenez, jarraipen-adierazleek pandemiaren bilakaera hobetzen dutela erakusten dutela, baina hobekuntza hori zuhurtziazko jarreraren eskutik joan behar dela; “izan ere, kutsatuen eta Osakidetzako ospitaleetan ospitaleratutako pertsonen kopuruaren beherakada oraindik ere motela da, gustatuko litzaigukeena baino gehiago”.

Hala, Gotzone Sagarduik adierazi du joera positiboa dela, baina beharrezkoa dela zuhurtziaz jokatzea eta prebentzio-neurriak mantentzen jarraitzea. “Ziurgabetasun-egunak datoz, eta pandemiaren bilakaera arretaz aztertzea dagokigu. Bitartean, herritarrei prebentzio-neurriak betetzeko eskatzen diet, kutsatze kopurua are gehiago murrizteko, osasun-sistema arintzeko”, gaineratu du.

Osasuneko sailburuak eta bozeramaileak ez dute Covid ziurtagiriari buruzko adierazpenik egin.

Prentsa-txostena