Mendizale bat erreskatatu dute ondoezagatik Aiako Harrian

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek 63 urteko gizon bat erreskatatu dute eguerdi aldera, Aitzondoko ur-jauzi inguruan zebilela ondoeza izan ondoren.

 Lurrez joateko zailtasunak ikusita, Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko erreskate taldea eta suhiltzaileak aktibatu dituzte, eta ondoeza izan duen pertsona erreskatatu dute. Ondoren Garberara, anbulantzia zain zuen lekura, eraman dute, eta honek Donostia ospitalera eraman du.