Marcelino: “Aurrerapauso handia eman dugu”

0

“Oso garaipen garrantzitsua lortu dugu, sailkapenaren goiko aldean jartzen gaituena”. Marcelino oso pozik agertu zen Athleticek RCD Espanyolen aurka irabazi zuelako Ligako 23. jardunaldian. Hiru puntuek teknikaria poztu zuten, baina baita jokalari guztiek talde zuri-gorriaren alde egiten dutela ikusteak ere: “Hobeto ala okerrago egon, taldea beti da lehiakorra. Oso pozik nago, entrenatzaile batentzat garrantzitsuena jokalari asko dituela jakitea baita, eta gaur egun oso ondo egon gara. Lehiakortasuna handitzeko jokalariak iritsi eta emaitzak ematen dizkigutenez, oso pozik nago, garaipena adina edo gehiago“.

Athletic Clubek lau garaipen jarraian lortu ditu, bigarrena jarraian gaur LaLiga txapelketan. Lehoiek egoera inbidiagarria dute: “Partida irabazi nahi genuen Beti da gure betebeharra, irabazteko dena egitea. Hori nahi dugu, eta hori da talde irabazle baten pentsamoldea. Aurrerapauso handia eman dugu, taldeak irabazten ez zuenean ere oso ondo egiten zuelako. Ez ginen orain bezain ondo, baina gauzak ondo egiten genituen. Talde hau oso zaila da aurkarientzat“.

LaLigako etxeko lanak eginda, ostegunean Valentziaren aurka jokatuko den finalaurrekoan jarri du arreta taldeak, hitzordu zorrotz bezain garrantzitsuan: “Konfiantza ondo kudeatzeko gai bagara, gure errendimendua eta emaitzen maila hobetuko ditugu. Orain Valentziaren aurkako partida iritsi zaigu, izan ditugun azkenekin alderatuta oso ezberdina eta oso zaila. Zaleen laguntza izugarria beharko dugu, ahalik eta ondoen jokatu eta asmatu. San Mamesen jokatzen dugu eta jendea bere taldeari laguntzeko gogo handiarekin etorriko da. Gure asmoa irabaztera irtetea da, eta, horretarako, gure mailarik onena bilatu beharko dugu. Aurkituko dugulakoan gaude”.