Muniainek 200 garaipen lortu ditu Athletic Clubekin

0

Athletic Clubek RCD Espanyolen aurka San Mamesen lortutako garaipenean parte hartu ondoren, Iker Muniainek 200 garaipen lortu ditu kamiseta zuri-gorriarekin. Kopuru hori beste zortzi lehoik baino ez dute gainditu klubaren historia osoan.

29 urterekin, egungo kapitain zuri-gorriak entitatearen ikur handiz osotutako zerrenda ixten du egun. 270 garaipenekin ‘Piru’ Gainza handia buru duela, Iribar (268), Txetxu Rojo (250), Orue (234), Canito (230), Panizo (224), Argote (208) eta Carmelo (202) ere ageri dira talde horretan. 2009an 16 urterekin debuta egin zuenetik, Iker Athleticen balentria handien protagonista izan da, bi Superkopa, Kopako lau txapeldunorde, Txapeldunen Ligarako sailkapen bat eta UEFA Europa Leagueko zazpi parte-hartze lortuz.

Zuri-gorrien egungo taldean, Muniainen atzetik, Oscar de Marcos da Athleticen garaipenetan gehien parte hartu duena, 182 aldiz.

Muniainen garaipenak, txapelketaz txapeketa

  • 145 LaLigan
  • 27 Kopan
  • 3 Superkopan
  • 23 UEFA/Europa Leaguen

Garaipen gehien lortu dutenen top 10-a

  • Gainza, 270
  • Iribar, 268
  • Txetxu Rojo, 250
  • Orue, 234
  • Canito, 230
  • Panizo, 224
  • Argote, 208
  • Carmelo, 202
  • MUNIAIN, 200
  • Iraola, 199