Josu Erkoreka: “Elizaren baitan, izan diren ustezko 41 sexu abusu kasu ikertzen ari da Ertzaintza”

0

Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburu, Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian «Faktoria» saioan. Bertan, Elizaren baitan, Euskal Autonomia Erkidegoan izan diren ustezko sexu abusu kasuei buruz mintzatu da Erkoreka, eta aurreratu du 41 biktima daudela: 36 Bizkaian, 5 Gipuzkoan eta bat bera ere ez Araban. Gainera, azpimarratu du Ertzaintza prest dagoela salatzen diren kasuak ikertzeko.

Asko aspaldiko kasuak izanik argitzea zaila izango bada ere, sailburuak esan du horrek ez duela esan nahi ahalegina egin behar ez denik, “pertsonak horiek aitormena behar dutelako eta konpentsazioa bat”, eta horretarako gizartearen eta elizaren inplikazioa beharrezkoa dela gaineratu du. Zentzu honetan, esan du, hasiera hasieratik, elizbarrutia arduratsu jokatzen ari dela, “solaskidetza eta lanerako prestutasuna erakutsi dute”.