Gurutzetako inauterietan fanfarreek alaituko dituzte kaleak larunbat honetan

0

Gurutzetako auzoak kale-animazioa izango du larunbatean familien gozamenerako. Inauterietako programazioa aldatu egin behar izan da, aurten ez baita kuadrilarik apuntatu Gurutzetako Kultur Etxeak antolatzen duen inauterien jaitsiera tradizionalean parte hartzeko. «Urte berezia dela ulertzen dugu, pandemiaren dela-eta arraro samarra, eta mozorroak behar bezala prestatzeji denborarik izan ez dutenak egon daitezkeela, osasun-egoeraren zain egon baikara azken unera arte, edo ez dutela horrelako jardueretara  joan nahi  birusak ez ditzan  kutsa», adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak.

Hauek izango dira kaleko lehen inauteriak, bi urteko pandemiaren ondoren. Badakigu gaur egungo egoerak ez duela erraztu mozorro eta tramankuluen prestaketa egokia, iragan urteetako mozorro eta osagarrien bikaintasun mailari eusteko. Hala ere, ez dugu nahi kaleko giroa ahultzea, eta, horregatik, prestatuta genituen baliabideak erabiliko ditugu kuadrillei jaitsieran laguntzeko, auzoko kaleak animatzeko eta mozorrotuta ateratzeko eta arratsaldeaz gozatzeko ilusioa duten familia eta herritar guztiei giroa eskaintzeko, Canterok azaldu duenez. Horrela, fanfarreak auzoan barrena ibiliko dira euren musikarekin.

BARAKALDOKO DESFILEAK ORAINDIK ZUTIK DIRAU, ETA 7.250 EURO BANATUKO DIRA SARITAN

Barakaldoko Inauterietako desfileari dagokionez, hamar bat kuadrillek eman dute izena, eta ostirala, hilak 25, dute oraindik ekimenean parte hartzera animatzeko. Ildo horretan, zinegotziak kuadrillak animatu ditu irudimena askatzera edo beste urte batzuetako proposamenak birziklatzera, eta lehen inauteri hau kalean gozatzera. Gainera, 7.250 euro banatuko dituzte saritan, gogorarazi duenez. Izen-emateak San Bizente kaleko 46. zenbakiko Kultur Programen Bulegoan egin daitezke (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara). Izena ematen duten lehenengo 25 kuadrilek 100 orduko dieta dute.

Desfilea San Bizente parkean hasiko da 18:00etan, beste urte batzuetan baino ordu erdi lehenago, eta Miranda etorbidea, Gernikako Arbola eta Foruen Pasealekua zeharkatuko ditu Herriko Plazara iritsi arte. «Helburua Barakaldoko kaleetan inauterien espiritua mantentzea da, guztien artean musikaz, kolorez eta fantasiaz betez», azpimarratu du zinegotziak.

ONLINE MOZORROETAN 60 EUROKO 10 SARI BANATUKO DIRA

Azkenik, Udalak online mozorro lehiaketari eutsi nahi izan dio kalean desfilatzera animatzen ez direnentzat. Horrela, inauterietako espiritua gainerako barakaldarrekin partekatzen dutenek argazki-zozketan parte hartu ahal izango dute, www.inauteriak.barakaldo.eus webgunearen bidez, familiako argazkiak bidaliz,. Zozketa horretan 60 euroko 10 sari banatuko dira.