Mendekotasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera martxoaren 2an

0

Martxoaren 1ean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimenduetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 78

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 5

Positiboa berretsitako langileak: 66

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 20

Gaur egun, 11 zentrotan daude kutsatutako pertsonak.

Ez da COVID-19arekin bizi diren erabiltzaileen heriotzarik izan azken egunetan.