Aste Santua eta Pazko Astea Donostiako Haurtxokoetan

0

Udaleku itxura hartuko dute Haurtxokoek Aste Santu honetan; izan ere, ekintza ugari antolatu ditugu datozen opor egunei begira. Doako proposamen zoragarri eta dibertigarria, auzo bakoitzari egokitua.

Ordutegiei dagokienez, haurtxoko guztietan Antiguan salbu, egunerokoa 10:30-13:00 izango da. Topalekua eta jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti.

Izen-emateko garaian bi txanden artean aukeratu beharko da eta baita zein auzotako haurtxokoan apuntatu nahi duzuen:
• 1. txanda: apirilak 11,12 eta 13
• 2. txanda: apirilak 19,20, 21 eta 22

Gogoratu eskaintza hau HH5etik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzendua dagoela.

Antigua Haurtxokoan berriz eskaintza LH2tik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzendua dago eta apirilaren 19tik 23ra bitartean izango da, 16:00-18:15 ordutegian. Topalekua eta jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti.

Ekintzak, eguraldiak uzten duen guztietan, kalean eta auzoko plaza zein parkeetan egingo dira.

Haurtxoko guztietarako izen-ematea martxoaren 7tik 20ra zabalduko da eta online egin behar da: https://labur.eus/LOyqh

Plazak mugatuak izango dira, izena emandako lagun kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa.

Kontuan izan parte hartzeko Haurtxokoetako Bazkide fitxa bete behar dela eta dagokion Haurtxokoan entregatu beharko dela.