Musika – Música 2022 Jaialdiak Kantamundi aurkeztuko du zapatuan

0

Musika-Música Jailadia, Bilboko Udalak antolatzen du, eta asteburu honetan ospatuko da –– martxoaren 4an, 5ean eta 6an– haren 21. edizioa, naturari buruzkoa. Atzera ere, Jaialdiak leku bat gorde du interprete gazteentzat, eta ibilbide luzea egina duten artistekin batera joko dute, egoitza beretan eta programa berarekin. Euskalduna Jauregiko «Kiosko» gunean izango da, zapatuan, 19:00etatik aurrera, Kantamundi programaren estreinaldia. Sarrerak salgai daude daborduko, 3 euroan.

Kantamundi Bilboko Koral Elkartearen eta Musika-Música jaialdiaren ekimen bat da, eta uriko hainbat ikastetxek parte hartzen dute bertanabesbatzen sare bat sortzeko eta ikasleen kognizio-, afektu- eta sormen-gaitasunak sustatuko dituzten sistema kulturartekoak sor daitezen eragiteko. Interpretatzaile eta konposatzaile profesionalek parte hartuko dute programa honetan.

Musika-Música jaialdiak programa berri hau aurkeztuko du aurten, Bilboko Koral Elkartearen «Eskolan Kantari» proiektuan parte hartzen duten umeentzat. Urtero-urtero, gazte artista hauek bat egiten dute Jaialdiko musika-jotzaileen zerrendarekin, ikasgelan ikasi dituzten kantuak eta beren-beregi Kantamundi ekimenerako idatzitako partitura berriak eskaintzeko.

Edizio honetan, Gabriel Erkoreka bilbotar konpositorearen katalogoa inauguratuko da, Estatuko 2020-2021 musika-sariaren irabazlearenaLa Lora venezuelar kanta herrikoiaren moldaketa batekin.Ángeles Custodios Ikastetxea, Basozelai Eskola, Uribarri Eskola, Deustuko Eskola, San Pedro Apostol Ikastetxea, Mujika Eskola eta Tiboli Eskola ikastetxeetako umeak batuko zaizkie Bilboko Koral Elkarteko umeen abesbatzako ahotsei eta Musika-Música jaialdiaren edizio honetako izar batzuei, hala nola Olatz Saitua, Ainhoa zubillaga eta Judith Jauregi, kontzertu parte hartze bidezko eta desberdin bat eskaintzearren.

NATURA

Aurten, natura izango du gai nagusia Musika-Música «NATURA» jaialdiak, eta, BIHARTIK hasi eta asteburu osoan zehar, 70 kontzertu eskainiko ditu era guztietako publikoentzat, betiko maratoi formatuan, batez ere Euskalduna Jauregian, baina baita ere Azkuna Zentroan, EHUko Bizkaia Aretoan, eta, lehenengo aldiz, Arriaga Antzokian.

Orkestra sinfonikoak, atzerrian ospetsuak diren orkestra barrokoak, bai eta laukoteak, hirukoteak, musika-tresnen jotzaileak eta ahotsak ere batuko dira jaialdira. Multzo artistiko horretan 1.300 musikari inguru izango ditugu, hala dagoeneko ospetsu bihurtuak nola berriak, eta gustu eta publiko mota guztientzako proposamenekin aterako dira agertokira.

Oraingo honetan, natura hartu du inspirazio-iturri 2022ko Musika-Música jaialdiak, zeina era honetako jaialdi bakarra baita estatuan, eta naturan inspiratutako musikaren ibilbide historiko bat proposatuko dio publikoari, eta han aurkituko ditu musika klasikoko obrarik esanguratsuenetako batzuk, besteak beste Vivaldiren Lau Urtaroak, Haydn-en Kreazioa, Richard Straussen Alpetar Sinfonia, Beethovenen Pastorala, Mahler-en Lurraren Kantua edo Copland-en Apalachian Spring.

SARRERAK SALGAI

  • Euskalduna Jauregiko leihatiletan: astelehenetik zapatura, 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.
  • www.euskalduna.eus webgunean.
  • Kutxabank-eko orotariko kutxazainetan
  • Taldeentzako bakarrik: 94 403 51 80 telefonoan, 12 sarreratik gora, kontzertu baterako (gutxienez 50 sarrera erosi behar dira).
  • «Kiosko» eremuan Interpretatzaile Gazteen kontzertuetara sartzeko, sarrera beharko da (3 euro).