Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak hautaketa-prozesua ireki du Arlo-Instituzionaleko Arduradun plaza baterako

0

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak hautaketa-prozesuaren deialdia publiko egin du, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren zerbitzura Goi-Mailako Teknikari/ Arduradun Instituzional/ Institutional Relations Officer lanpostu baten hornidurarako. Ordezkaritza New York hirian kokatuta dago.

Eskaerak aurkezteko epea 2022eko martxoaren 24tik apirilaren 7ra izango da, bi egunak barne.

Prozesuaren inguruko informazioa hurrengo helbidean aurki daiteke:

https://www.euskadi.eus/kanpoko-ordezkaritzen-lan-eskaintza-aktiboak/web01-s1leheki/eu/