Bizkaia Open Internacional Txapelketa apirilaren 2tik ekainaren 11era jokatuko da Bizkaiko sei frontoitan

0

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak datorren apirilaren 2an Bizkaia Frontoian hasiko den Bizkaia Open Internacional 2022 Txapelketa aurkeztu du, Innpalaetako Iosu Urkijoren koordinatzaile teknikoarekin eta edizio honetan parte hartuko duten palistekin batera.

Txapelketak 10 jardunaldi izango ditu eta sei bikote hauek hartuko dute parte: Necol eta Alkorta; Gaubeka eta Del Río; Fusto eta Ruiz; Maldonado eta Gordon; Madariaga eta Urrutia; eta Ibarguren eta Ibai Pérez.

Bizkaia Open Internacional Txapelketa apirilaren 2tik ekainaren 11ra bitartean jokatuko da. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Innpalak antolatutako Txapelketan sei jardunaldi jokatuko dira Bizkaia Frontoian, eta bana Larrabetzun, Sopelan, Armintzan eta Zierbenan.

Lorea Bilbao Ibarra diputatuak azaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldunditik Nazioarteko Bizkaia Open txapelketa babesten jarraitzen badau da gure gizartean beste kirol batzuek duten presentzia eta afizioa lortzera iristeko nahi dogulako.

Partidetara joateko sarrerak Frontoia Bizkaiko leihatilan erosi ahal izango dira, eta kostua 6 € etakoa izango da. Finalaurrekoak eta finalak ETB1ek emango ditu zuzenean, eta sailkapenetaliga Bizkaiko Frontoiaren Facebooken bidez jarraitu ahal izango da.

Partiden egutegia

  •  Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 2a, larunbata (17:00) 1. jardunaldiaGaubeka eta Del Río Necol eta Alkortaren kontra
    Fusto eta Ruiz Maldonado eta Gordonen kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 9a, larunbata (18:30)Necol eta Alkorta Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra
    Gaubeka eta Del Río Maldonado eta Gordonen kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 13a, asteazkena (19:00) 3. jardunaldiaIbarguren eta Ibai Pérez Madariaga eta Urrutiaren kontra
    Fusto eta Ruiz Necol eta Alkortaren kontra
  •  Armintza, 2022ko apirilaren 16a, larunbata (18:00) 3. jardunaldiaMaldonado eta Gordon Madariaga eta Urrutiaren kontra
    Gaubeka eta Del Río Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 22a, ostirala (19:00) 4. jardunaldiaNecol eta Alkorta Maldonado eta Gordonen kontra
    Fusto eta Ruiz Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra
  •  Larrabetzu, 2022ko apirilaren 24a, igandea (12:00) 4. jardunaldiaNecol eta Alkorta Madariaga eta Urrutiaren kontra
    Fusto eta Ruiz Gaubeka eta Del Ríoren kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 29a, ostirala (19:00) 5. jardunaldiaIbarguren eta Ibai Pérez Maldonado eta Gordonen kontra
    Fusto eta Ruiz Madariaga eta Urrutiaren kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko apirilaren 30a, larunbata (17:00) 5. jardunaldiaGaubeka eta Del Río Madariaga eta Urrutiaren kontra
    Necol eta Alkorta Fusto eta Ruizen kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 6a, ostirala (19:00) 6. jardunaldiaNecol eta Alkorta Madariaga eta Urrutiaren kontra
    Gaubeka eta Del Río Fusto eta Ruizren kontra
  •  Plentzia, 2022ko maiatzaren 7a, larunbata (18:00) 6. jardunaldiaMaldonado eta Gordon Madariaga eta Urrutiaren kontra
    Gaubeka eta Del Río Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 14a, larunbata (17:00) 7. jardunaldiaNecol eta Alkorta Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra
    Gaubeka eta Del Río Maldonado eta Gordonen kontra
  •  Zierbena, 2022ko 20a, ostirala (19:00) 8. jardunaldiaMadariaga eta Urrutia Ibarguren eta Ibai Perezen kontra
    Fusto eta Ruiz Maldonado eta Gordonen kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 21a, larunbata (17:00) 8. jardunaldiaNecol eta Alkorta Maldonado eta Gordonen kontra
    Fusto eta Ruiz Ibarguren eta Ibai Pérezen kontra
  •  Sopela, 2022ko maiatzaren 27a, ostirala (19:00) 9. jardunaldiaIbarguren eta Ibai Pérez Maldonado eta Gordonen kontra
    Gaubeka eta Del Río Madariaga eta Urrutiaren kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko maiatzaren 28a, larunbata (17:00) 9. jardunaldiaGaubeka eta Del Río Necol eta Alkortaren kontra
    Fusto eta Ruiz Madariaga eta Urrutiaren kontra
  •  Bizkaia frontoia, 2022ko ekainaren 4a, larunbata (17:00) 10. jardunaldiaFinalerdiak

    sailkatua vs 4. sailkatua
    sailkatua vs 3. sailkatua

  •  Bizkaia frontoia, larunbata, 2022ko ekainak 11 (17: 00etan)Finala