Sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 2a izango da

0
2022ko Sorkuntza Beken deialdia abian da eta apirilaren 2an bukatuko da sormen proiektuak aurkezteko epea. Beste urte batez, sormen prozesuak eta sortzaileak erdigunean jarri nahi dituen bekak. Horretarako 20.000€ko dirupoltsa jarria du udalak aurrekontuetan. 2 sormen egonaldi eta sormen prozesua desberdinak emango dira aurten ere.

Iazko uzta ezagutzeko aukera

Pasa den ostiralean, Dinamoan iazko Kultur Sorkuntza Bekek emandakoa eta sormen prozesuak sortzaileen eskutik ezagutzeko aukera izan zen. Iaz, Mikel Ruiz Pejenaute eta Gari Aranbarrik jaso zuten Azpeitian beren sorkuntza egonaldia egiteko laguntza. Horietaz gain, beste sei proiektu garatzeko laguntza ere eman zen. Maialen Akizuk, Maider Azurmendik, Aitor Goenagak, Joseba Agirrezabalaga eta Alaitz Alberdik, Sara Etxeberria eta Intza Larrañaga eta Zorione Mendez Martinek gauzatu dituzte beren proiektuak azken urtean Dinamoan, zehazki.