Herrerako ikasleen entzunaldiak Tomasene Kultur Etxean

0

Aste honetan ikasitakoa praktikan jarriko dute Herrerako ikasleek; hiru eguneko entzunaldi sorta eskainiko dute Tomasene Kultur Etxean, asteartetik ostegunera. Hala, lehenak haizezko instrumentuen ikasleak izango dira, martxoaren 29an; jarraian, gitarra ikasleak, martxoaren 30ean; eta azkenik, harizko instrumentuen ikasleak, martxoaren 31n. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da.