Artium Museoa arduratuko da aurrerantzean Dario Urzayren “Retrato del Lehendakari Jesús Mª Leizaola” artelana gordetzeaz

0

Gaurko Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Artium Fundazioaren arteko komodatu-kontratua baimendu du. Horrela, aurrerantzean Dario Urzay artista bilbotarrak 1988. Urtean egindako “Retrato del Lehendakari Jesús Mª Leizaola” artelana Artium Fundazioak kudeatuko du. Gainera artelana kontserbatu, digitalizatu, aztertu eta zabaltzeko beharrezko lanak ere egingo ditu.

“Retrato del Lehendakari Jesús Mª Leizaola” tamaina handiko mihise gaineko olioa da (248 x 180 cm), eta orain artean Ajuria Enean eta Euskadiko Artxibo Historikoan gordeta egon da, kontserbazio egoera onean. Irudian, Jesus Maria Leizaola lehendakariaren erretratua ageri da, eguzki-erloju baten aurrean, atzealdean paisaia menditsu bat duelarik.