Eusko Jaurlaritzak 840.000 euro bideratuko ditu musika-jarduera profesionala sustatzera

0

Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzen deialdia onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. 840.000 euroko partidarekin musika ekoizpena, sustapena eta zabalkunde proiektuak dira lagunduko direnak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren helburua musikagintzaren balio kate osoa indartzea da, hau da, sorkuntza, erakustaldia, kontsumoa eta profesionalen lana beti ere enpresen eta programazioaren egonkortasuna babestuz.

Guztira bost kategoriatan banatzen dira dirulaguntza hauek:

  • Partituren edizioa: partituren edizio eta banaketa profesionaleko proiektuak lagundutzera 000 euro bideratuko dira beti ere Euskal Herrian jaio edo bizi diren egileek osatutako lanak argitaratzeko.
  • Musika-proiektu unitarioak: musika proiektuak finantzatzera 000 euro bideratuko dira. Gutxienez bi disko kaleratuta dituzten musika-taldeak izan beharko dira, lehenengoa 2017. urtea baino lehen, eta bere musika ibilbide osoan zehar, Euskaditik kanpo 45 kontzertu profesional eginda izan behar dituzte.
  • Musika-ekimen enpresarialak: 000 euro erabiliko dira musika ekoizpenean, musika-jardueraren ikerketan edo zabalkundean eta publikoaren formakuntza eta sentsibilizazioan lan egiten duten musika-proiektuak diruz laguntzeko.
  • Zuzen-Zuzenean Zirkuitua: euskal musika taldeen kontzertuak programatzen dituzten musika-aretoen jarduera babesteko eta laguntzeko 000 euro.
  • Musika-zikloak: ekimen pribatutatik bultzatutako musika-ziklo espezializatuak laguntzeko 000 euroko aurrekontua egongo da. Zikloek musika genero baten espezializatua izan beharko dute.

Interesa dutenek apirilaren 14tik aurrera hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko. Ondoren modalitate bakoitzerako sortuko den balorazio batzorde batek aztertuko ditu eskaerak. 

Iaz Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 92 proiektu babestu zituen musika-jarduera profesionala laguntzeko dirulaguntzen deialdi honekin. Partituren ediziorako 7 dirulaguntza eman ziren, 52 musika proiektu unitario lagundu ziren, 18 musika ekimen enpresarial, zuzen-zuzenean kategorian 11 proiektu eta lau musika ziklo. Iazko deialdian dirulaguntza jaso zutenean artean daude besteak beste, Lastur Bookin, Ttakun producciones, Bekoizini, Doka Kafe Antzokia, Asociación Kuraia-grupo de música contemporánea  de Bilbao, Baga-Biga produkzioak, Elkar argitaletxea, Gontzal Mendibil, Garikoitz Mendizabal, Mikel Urdangarin, Maite Larburu, Joseba Tapia, Euskal Herriko Txistulari Elkartea edo Asociación musical Sinkro.