Udan Primeran Kirola Eginez eta Kirol Campusak

0

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak-en bitartez, aurten ere abian jarriko ditu Udan Primeran Kirola Eginez (2.285 plaza 6 eta 13 urte bitarteko adingabeentzat) eta Kirol Campusak (320 plaza), 6 eta 18 urte bitartekoentzat.

Udan Primeran Kirola Eginez” programak hainbat kirol modalitate praktikatzeko aukera eskaintzen du: badmintona, saskibaloia, eskubaloia, areto futbola, areto hockeya, uretako jolasak edo aretoko beste joko batzuk.

Programa hau, ekainaren 22tik abuztuaren 5era eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra egingo da, Deustu, Errekalde, Artxanda, San Inazio eta Txurdinagako kiroldegietan, 9:00etatik 14:00etara; sartzeko eta irteteko ordutegia malgua izango da, sarrera 8:30etik aurrera eta irteera 14:30era arte.

Asteka eman daiteke izena Bilbao Kirolak-en web gunean, helbidean eta kiroldegietako salmenta-makinetan, maiatzaren 6tik aurrera, Bilbao Kirolak-en abonatuentzat eta maiatzaren 9tik aurrera, abonatu ez direnentzat. Kasu horretan, plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira.

Prezioa, abonatuentzat, asteko 52 euro izango da, eta abonatu ez direnentzat, 62,50 euro. Jaiegunak dituzten asteetan, egun kopuruaren araberakoa izango da kostua.

30 plaza dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat izango dira, San Inazioko kiroldegian. Kasu horretan, izen-ematea Gaituzsport, helbidean egingo da edo 622 022 063 telefonora deituz.

KIROL CAMPUSAK

Bilboko Udalak aisialdi osasungarriaren arloan beste programa bat ere antolatu du udarako: “Kirol Campusak”. 320 plaza eskainiko dira gimnasia erritmikoa, artistikoa, rokodromoa edo erraketa-kirolak egin nahi dituzten 6-18 urteko haur eta gazteentzat.

Txurdinagako kiroldegia:

    • Gimnasia erritmikoa, 7 eta 18 urte bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era.

 

    • Gimnasia artistikoa eta jauzi-ohola, 7 eta 18 urte bitartekoentzat, uztailaren 5etik 8ra.

 

Errekaldeko Kiroldegia:

    • Rokodromoa, 6 eta 13 urte bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 5etik 8ra eta uztailaren 11tik 15era.

 

    • Dantza modernoa, 8 eta 16 urte bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 5etik 8ra eta uztailaren 11tik 15era.

 

San Ignazioko kiroldegia:

    • Erraketa, 6 urtetik 14 urtera bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 5etik 8ra, uztailaren 11tik 15era, uztailaren 18tik 22ra eta uztailaren 26tik 29ra.

 

Kasu honetan, asteko kostua 77,75 eurokoa da abonatuentzat eta 185,75 eurokoa abonatuak ez direnentzat. Jaiegunak dituzten asteetan, egun kopuruaren araberakoa izango da kostua.

Udalak Errekaldeko kiroldegira joateko autobus-zerbitzua jarriko du, 20 euroko kostu gehigarriarekin. Geltokiak honako hauek izango dira:

    1. Bilboko Udaletxea (gasolindegia)

 

    1. Felix Serrano ikastetxe publikoa (atea)

 

    1. Zurbaran ikastetxe publikoa (autobus-geralekua, Etxebarria parkearen ondoan, Udaletxetik igota).

 

    1. Autobus-geltokia Askatasuna etorbidean – J. Garai

 

    1. Cervantes ikastetxe publikoa (autobus-geralekua, Recalde zumarkalea, 11)

 

    1. Basurtuko ikastetxe publikoa (autopista azpiko autobus-geltokia)

 

    1. Autobus-geralekua, Montevideo etorbidea – Santa Ana

 

    1. Errekalde plaza (autobus-geralekua, Ciudadela kalean, elizaren parean)

 

    1. Zabalburu (autobus-geralekua, Autonomía, 4)

 

    1. Zorrotzako kiroldegia (autobus-geralekua, Fray Juan de Zorroza, 35, elizaren ondoan)

 

Errekaldeko kiroldegira doazen autobusen ibilbideak eta geralekuak inskripzioen arabera antolatuko dira.

Geraleku bera izango da beti joateko eta itzultzeko.

SARE SOZIALAK:

#EmanKirolari #aktibazaitez