Esku-higieneari buruzko Munduko Jardunaldia

0

Gaur maiatzaren 5ean, Munduko Osasun Erakundearen (OME) Pazientearen Segurtasunerako Programako “SAVE LIVES: Clean Your Hands” programaren barruan, Esku-higieneari buruzko Munduko Jardunaldia egingo da.

Prebentzio Medikuntzako Zerbitzutik EEG ESIko lankide guztiei zuen inplikazioa eskatzen dizuegu, eskuen higienea funtsezkoa baita asistentzia-eremu guztietan osasun-asistentziarekin lotutako infekzioak prebenitzeko eta murrizteko, baita zuen babeserako ere.

Denok lagun dezakegu osasun-arreta ematen dugun zentroen segurtasun eta kalitate kulturan eskuen higienearen bidez. Era berean, kalitate eta segurtasun kultura sendo batek pazienteei eta senideei une egokian eskuak garbitzera bultzatuko ditu, teknika egokiarekin eta eskuragarri dauden produktuekin.

“BAT EGIN OSASUN-ARRETAREN SEGURTASUNAREKIN. GARBITU ESKUAK” goiburuarekin, kanpainaren helburua pertsona guztiek batera lan egin dezaten sustatzea da, segurtasunaren kulturan eragiteko, jakintzaren bidez eta eskuen higienea behar bezala eginez, osasun-erakundeetan segurtasuna eta kalitatea hobetzeko helburu komunarekin.

C eremuko erdiko korridorean, aldagelen sarreran, Administrazio Eraikineko sarreran, Laborategietako Eraikineko sarreran eta kanpo kontsultetan dauden markoetan argazkiak eginez eta sare sozialetan #EntusmanosOSIEEC #ZureEskuetanEEGESI #InfectionPrevention #CleanYourHands #HandHygiene hashtag-ak erabiliz partekatzera animatzen zaituztegu

Berriz ere eskertu nahi dizuegu infekzioen prebentzioan eta kontrolean izan duzuen inplikazioa eta lana.

Prebentzio Medikuntzako Zerbitzutik