Fant gaur hasiko da

0

FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, gaur eman dio hasiera bere edizio berriari Campos Eliseos antzokian 19:30ean egingo den inaugurazio-galarekin.

Álex Gerediagak, nork urrian Max sarien zeremonia zuzendu zuen Calixto Bieitorekin batera Arriaga Antzokian, zuzendutako gala horren ondoren, “Virus – 32” filmaren nazioarteko estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Filma Gustavo Hernández gidoilari eta zuzendari uruguaitarrak zuzendu du. Honek, hainbat film labur zuzendu ondoren, nazioarteko halagoak lortu zituen “La casa muda” (2010) eta “No dormirás” (2018) film luzeengatik.

Gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu da filma eta bertan, FANTeko zuzendari Justo Ezenarrok eta filmarek ekoizleek Ángel Sala, Isaac Torras eta Joan Lluis Goasek parte hartu dute.

Virus – 32” filman birus bat lehertu da eta sarraski beldurgarria piztu da Montevideoko kaleetan. Gaixoak ehiztari bihurtzen dira, eta oraindik kutsatuta ez dauden guztiak eskrupulu barik hilez baretzen dute sukarra. Iris eta bere alabak Irisek segurtasun-zaindari gisa lan egiten duen kirol-klubean igarotzen dute eguna. Gaua iristen denean, gupidarik gabeko borroka hasiko da. Salbaziorako itxaropen bakarra, eraso bakoitzaren ondoren kargara itzuli aurretik kutsatuek 32 segundoko bakea ematen dutela jakiten dutenean helduko da.

FITXA TEKNIKOA

    • Argentina / Uruguay / 2022 / 89 min.

 

    • Zuzendaritza: Gustavo Hernández.

 

    • Gidoia : Juma Fodde, Gustavo Hernández.

 

    • Ekoizpena: Sebastian Aloi, Ignacio García Cucucovich.

 

    • Musika: Hernán González.

 

    • Montaketa: Guille Gatti.

 

    • Aktoreak: Daniel Hendler, Paula Silva, Pilar García, Franco Rilla.

 

FANT 2022

FANTek, 9 egunetan zehar, 45 saio eskainiko ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira, “Virus – 32nazioarteko estreinaldiaz gain, Estatuan egingo diren sei estreinaldi.

Gaur arratsaldeko inaugurazio ekitaldian edizio honetako OHOREZKO FANT sariak banatuko dira.Hauek Bego Vicario eta Patxi Azpillagarentzat izango dira, UPV/EHUk animaziozko zineman talentu berria bultzatzeko egin duen lana aitortzeko; eta Macarena Gómez aktorearentzat, beldurrezko zinemaren musa eta Zinemaldian ikusi ahal izango den “Y todos arderán” filmeko protagonista.

Inaugurazio filmaren ondoren, 22:30etik aurrera, “FANT LABURREAN”, zinemaldiaren sail ofizialean lehiatzen diren euskal errealizadoreek zuzendutako 13 film laburrak ikusi ahal izango dira.

ATAL OFIZIALA

FANTen Sail Ofiziala aurten ere programazio anitza eta askotarikoa izateagatik nabarmentzen da. Hautaketan, 18 titulu daude, guztiak Bilbon estreinatutako direnak, baina, gainera, horietako bi lehen aldiz daude ikusgai Estatuan. Honako hauek dira bi estrenaldi horiek: “Midnight” (2021, Hego Korea, Oh- Seung Kwon), eta “We Are Living Things” (2021, AEB, Italia eta Txinako koprodukzioa, Antonio Tibaldi:).

Bi film hauek, beste 16ekin batera, Film Luze Onenaren FANT 2022 Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Saria (Euskal Gidoilgileen Elkarteak emanak) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria (FAS Zineklubak emanak) irabazteko aukera dute.

Hauek dira erakutsiko diren filmak:The Advent Calendar” (2021, Fra/Bel, Patrick Ridremont); “El Apego” (2021, Arg, Valentín Javier Diment); “Bloody Oranges” (2021, Fra, Jean-Christophe Meurisse); “The Boy Behind The Door” (2021, AEB, David Charbonier, Justin Powell); “The Cellar” (2022, Irl, Brendan Muldowney); “Freaks Out” (2022, Ita/Bel, Gabriele Mainetti); “How To Deter A Robber” (2020, AEB, Maria Bissell); “Let The Wrong One In” (2021, Irl, Conor McMahon); “Más Allá De Los Dos Minutos Infinitos” (2020, Jap, Junta Yamaguchi); “Pig” (2021, AEB/EB, Michael Sarnoski); “Seance” (2021, AEB, Simon Barrett); “The Secret Of Sinchanee” (2021, AEB, Steven Grayhm); “Son” (2021, Irl/AEB/EB, Ivan Kavanagh); “The Spine Of Night” (2021, AEB, Philip Gelatt, Morgan Galen King); “Wyrmwood: Apocalypse” (2021, Aus, Kiah Roache-Turner); eta, azkenik, “Y Todos Arderán” (2021, Esp, David Hebrero).

FILM LABURRAK

2022an, 35 film laburrek hartuko dute parte FANT jaialdian, eta errealizadore berri eta lan berrien ikusarazi eta babestu nahi duten lau sari eskuratu ahal izango dituzte: Publikoaren Saria Film Labur Onenari (3.000 €), Nazioarteko Film Labur Onenari Epaimahaiaren Saria (3.000 €) eta Euskal Film Labur Onenari Saria (2.000 €), Sail Ofizialari dagokiona, eta Film Labur Onenari Saria (1.500 €).

–  FANT LABURREAN

FANT LABURREAN nazioarteko Sail Ofizialean parte hartzen duten film laburrak Azkuna Zentroko Auditorioan izango dira ikusgai maiatzaren 7an, larunbata, 19:50ean.

Atal honetan honako tituluak parte hartuko dute: “665”, Juan de Dios Garduño Cuencarena; “Covid Love”, Rene Nuijensena; “Contretemps”, Laurine Baille, Gabriel Gérard, Lise Légier, Chloé Maingé eta Claire Sunena; “La Inquilina”, Lucas Paulino eta Ángel Torresena; “Loop”, Pablo Polledrirena; “La Luz”, Iago De Sotorena; “Night Breakers”, Gabriel Campoy eta Guillem Lafozena; “Odotusaika”, Juho Fossirena; “In The Soil”, Casper Kjeldsenena; “Sintra III”, Aitor Echeverría eta Iván Casajúsena; eta “Unheimlich”, Fabio Colonnarena.

–  FANT LABURREAN, EUSKAL FILMAK

Tokiko talentuaren aldeko apustuak bere lekua izango du FANTen euskal film laburrei gordetako FANT LABURREAN sailarekin. Euskal errealizadoreek sinatutako 13 film laburrak Campos Antzokian proiektatuko dira ostiralean, hilak 6, inaugurazio-emanaldiaren ondoren. Euskal Aktoreen Batasunak Euskal Film Laburretan Antzezpen Onenaren Saria emango du film labur hauetan.

FANT LABURREAN atalean parte hartzen duten laburmetraiak hauek dira: “Au Pair”, David Pérez Sañudorena; “Calma”, Jon López Martínena; “El Carné”, Xabi Vitoriarena; “Carnívoro”, Lander Castrorena; “El Cometa”, Aitor Elorriagarena; “Los Días Que (Nunca) Fueron”, Kevin Iglesias Rodríguez eta Pedro Riverorena; “Haraindiko”, Alaia Sedano Tobarrena; “Hikikomori”, Borja Cresporena; “Pasaia”, Xanti Rodrígueza; “Pleasewait”, Iñaki Reynarena; “Rewind”, Amaia San Sebastiánena; “Spiricom”, Jon Herrerorena; eta “Txoriak Txori”, Nitya Lópezena.

–  IKUSPEGI FANTASTIKOA LABURREAN

IKUSPEGI FANTASTIKOA LABURREAN, larunbatean, hilak 7, 17:40ean, Ikuspegi Fantastikoaren Film Labur Onenaren 1.500 euroko saria irabazteko lehian izango diren filmak honako hauek dira: “A Little Death”, Maria Pawlikowskarena; “Forbidden”, Anssi Korhonenena; “Good Night Mr Ted”, Nicolás Sole Allignanirena; “The Last Christmas”, Ryan Portena; “La Luna, Tomasico y Mi Abuela”, Ángel Caparrósena; “Un Minuto”, Miguel Alcalderena; “El Nuevo Mundo”, Gwai Lou eta Annabel Tiurena; “O”, Dominik Balkowrena; “Orogenèse”, Axel Vendrely, Damien Barthas, Lise Delacroix, Emma Gaillien, Pierre Legargeant eta Roland Van Hollebekena; “El Semblante”; Carlos Moriana eta Raúl Cerezorena; eta “Under The Ice”, Álvaro Rodríguez Arenyrena.

IKUSPEGI FANTASTIKOA ETA DOAKO PROIEKZIOAK GÓLEM ALHÓNDIGAKO 2. ARETOAN

FANTen 28. edizioan, Golem – Alhondigako 2. aretoa izango da berriz ere IKUSPEGI FANTASTIKORAREN atalaren egoitza nagusia.

Doako sarrerarekin, areto honetan zortzi film luzeren nazioarteko hamaika laburmetraiez gain, estreinaldiak Estatuan ere ikusi ahal izango dira, besteak beste, Aldo Salvini zuzendariaren “El Corazón De La Luna” film perutarra. Estatuko beste estreinaldiak Marc Carretéren «Lagunas, La Guarida del Diablo» eta Alain Bidarden «Opal» dira.

Ikuspegi Fantastikoaren leihaketaz kanpo atalean Estatuko azken estreinaldia hartuko du: Ignacio Lópezen “The Nanny ‘s Night” filma.

Ikuspegi Fantastikoan ere izango dira Txileko “Apps”, Sandra Arriagada, Camilo León, Lucio A. Rojas, José Miguel Zúñiga eta Samot Marquezek zuzendutakoa; eta Espainiako “Jacinto”, Javier Camino Miguélezek zuzendutakoa; “Ovella”, Júlia Marcos Lázaro, Daria Molteni, Marc Puig Biel eta Sergi Rubio Gonzálezeko zuzendutakoa; eta “Tiempos Futuros”, V. Checak zuzendutakoa; biata “The Timekeepers Of Eternity”, Errresuma Batuko filma, Aristotelis Maragkosek zuzendutakoa.

2. aretoan, halaber, FANTEKO MAISUAK generoaren izen handien omenezko zikloaren proiekzioak izango dira. Oraingo honetan Roger Cornan izango da protagonista, talentu gazteen ekoizle eta hezitzaile handia, zuzendari eta gidoilari emankorraz gain, 2009an Ohorezko Oscarra jaso zuena zinemagintzan egindako ekarpenengatik. Maisu honen lanak “Historias de Terror”, “La caída de la casa Usher”, “El Palacio de los Espíritus” eta “El Cuervo” proiektatuko dira.

Denboran zeharreko bidaien gaia jorratzen duten beste film luze batzuk ere proiektatuko ditu FANTek, hala nola Alain Resnais frantziarraren “Je t ‘aime, Je t’ aime”, Jeannot Szwarc zuzendariaren “En algún lugar del tiempo”, eta Nacho Vigalondoren “Los cronocrimenes”, lehen film luze arrakastatsua.

Azkenik, DOKUFANT atalean, Victor Matellanok zuzendutako “Mi adorado Monster” filmaz gozatu ahal izango da.

EMANALDI BEREZIAK

FANTek generoko beste klasiko batzuk berpiztuko ditu, ikusleek berriz ere horietaz gozatzeko aukera izan dezaten pantaila handian

Hala, pantaila handian Alfred Hitchcocken «Frenesí» pelikula ikonikoa ikustea proposatzen du, 50 urte betetzen dituen filma; eta 40. urteurrenean, Tobe Hooperen “Poltergeist” filma proiektatuko da.

Bi izenburu horiez gain, hil berri den Esteban Ibarretxe bilbotar errealizadoreari omenaldia ere egingo zaio, «Sólo se muere dos veces» filmaren eta “Malditas sean las suegras” film laburraren proiekzioarekin.

PALMARESA ETA EPAIMAHAIA

FANTek maiatzaren 14an jakinaraziko ditu saritutako titulu guztiak, bere palmares ofizialarekin. Zinemaldiko epaimahaiak erabakiko du. Aurten, Sail Ofizialean, Ana Murugarren zuzendari, gidoilari eta muntatzaileak; Jimina Sabadú gidoilari, idazle eta kultur kazetariak; eta Borja Santaolalla gidoilari eta zuzendariak osatuko dute epaimahaia.

Ikuspegi Fantastikoa sailerako, epaimahaia Nerea Alberdi musikagile, orkestratzaile eta moldatzailea; Aitor Eneriz gidoilariak; eta Maialen Sarasua zuzendari eta editoreak osatzen dute.

Saritutako titulu nagusiak maiatzaren 14an, larunbatean, BBK Aretoan izango diren saio berezietan gozatu ahal izango dira (18:00etan Ikuspegi Fantastikoaren sailaren Palmaresa, eta 20:00etan Sail Ofizialaren Palmaresa).

SARRERAK

    • Inaugurazio galarako eta euskal film laburren saiorako sarrerak Campos Antzokian erosiko dira, bakoitza 5 euroren truke. Amaiera galarako eta palmaresaren proiekzioetarako BBK Aretoan izango dira salgai, prezio berean.

 

    • Gólem – Alhondiga zinemetako 1. aretoan programatutako emanaldietarako sarrerek ere 5 euroko prezioa izango dute. Halaber, zinema-aretoetako leihatiletan 10 sarrerako sortak egongo dira eskuragarri, 25 euroko prezioan (pertsona batentzat edo batzuentzat eta saio berberetarako edo desberdinetarako).

 

    • Gólem Alhóndiga zinemetako 2. aretoan sartzea doakoa izango da aretoa bete arte.

 

SARE SOZIALAK:

#FANT28

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus