Cristina Enea igotzeko bidea konpontzeko lanak abian

0

Hasi da Cristina Enea parkean ezponda eusteko eta igotzeko bidea konpontzeko obra, duela urtebete lurra irristatu zelako.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantentze Saileko zinegotziak adierazi duenez, “mikropilotezko pantaila bat egiten ari dira bidearen ertzean, bideari eusteko. Gero, bide-zorua sendotuko da, eta gaur egun dagoen areka ere aldatuko da. Obra honen aurrekontua 102.000 €-koa da.”

Mikropilote-pantailarako, egun hauetan zanga bat zulatzen ari dira bidearen ertzean. 41 metro luze eta metro erdi zabal dira, eta mikropiloteak jartzeko metro bateko sakonera dute, bidearen oinarri den ezpondari eusteko. Mikropiloteak 6 metroko sakoneraraino zulatuko dira, erdiak harkaitzean. Bidean, hormigoi armatuzko lauza bat eraikiko da, eta, haren gainean, 5 zentimetroko lodierako nahasketa bituminosoa. Lanek 6 aste iraungo dute.

Obrak direla eta, ohiko igoerako bidea itxita dago, eta kartelen bidez identifikatu dira ibilbide alternatiboak.

2022/05/06-an argitaratua