Bilboko Udalak onetsi du Uriko kultur elkarte eta entitateendako 129.200 euro ematea dirulaguntzatan

0

Bilboko Udalak, Gobernu Batzordean, onetsi du Uriko kultur elkarte eta entitateendako 129.200 euro ematea dirulaguntzatan.

Laguntza sorta berri honekin, Udalak berretsi egin nahi du Bilbon kultur sektoreari ematen dion laguntza; sektore hori izan da osasun krisia latzen jasan dutenetakoa, eta, zailtasunak zailtasun, proposamenak eta planak eskaintzen jarraitu dute, kultura erdigunean jarriz, bilbotarrek aukera izan dezaten urteko 365 egunetan gozatzeko kultur jarduerak.

Guztira, tokiko 29 kultur entitate izango dira laguntza horien onuradun, zeintzuen xedea baita balioa aitortzea kultur ekimenei, auzoak proposamenez bete daitezen, eta urian kultur bizitza askotarikoa, irisgarria eta publiko eta gustu guztientzakoa izan dadin.

Dirulaguntza horien onura jasoko duten taldeak eta elkarteak hauek dira:

    • Jatorki Abesbatza Taldea / Agina Memoriala (XXV. edizioa)

 

    • Bizkaiko Abesbatzen Astea elkartea / Bizkaiko Abesbatzen XLVIII. aste korala.

 

    • Bilboko Rossini Abesbatza Elkartea / Kontzertua: Requiem, G. Faure-rena, organoarekin eta abesbatzarekin jotzeko.

 

    • Antespacio kultur elkartea / Iturfest VII. jaialdia

 

    • Espacio Plaza Sarean kultur alkartea / Luzatu Gau Irekia.

 

    • Donejakueren Lagunen Elkartea / Bizkaiko Donejakue Bidearen gaineko zabalkundea eta dinamizazioa.

 

    • Diego Amezua Bizkaiko Organoaren Lagunen Elkartea / Bilboko Nazioarteko X. Organo Jaialdia – Bilbo Uriko Nazioarteko X. Organo Jaialdia 2022

 

    • Lagunarte Ikasleen Elkartea / TED X UDeusto – Apolo ekitaldia

 

    • Senide Deustuko Familien Elkartea / Musika Jardueren Antolaketa

 

    • Malabaristen eta Zirkuko Artisten Elkartea / V. ZKZ jaialdia

 

    • Tendel Kultura eta Gizarte Elkartea / Tular Irratia Otxarkoagako Kultura Dinamizatzeko Proiektua

 

    • Kuraia Elkartea Bilboko Musika Garaikideko Taldea / Kuraia, 2022-29. Musika Garaikideko Topaketa

 

    • Wikitoki Elkarsorkuntzarako Laborategia elkartea / Wikitoki 2022 Kultura Ikerkuntza eta Garapena

 

    • Banizu Nizuke Kultur Antolakuntza eta Difusio Elkartea / BALA ·Bilboko Arte Liburu Azoka

 

    • Bizkai Euskal Folklor Elkartea / Bilbo Dantzan, Bizkai Elkartearen Euskal Erromeria

 

    • Club Cocherito / Bilbao Plazaz Plaza

 

    • Deustuko Kultur Taldea / Uzturre

 

    • Fuga Dantza Elkartea / Punto de Fuga 2022

 

    • Athletic Club Fundazioa / Thinking Football Film Festival.

 

    • Jesús María de Leizaola Fundazioa / Bilboko Gaiak

 

    • Jalgi Fundazioa / Hamburgo Platz 2022

 

    • Klem-Kuraia Musika Elektroakustikako Laborategia / Kem espazioa, 2022

 

    • Okela Kultur Elkartea / Artisten Meeting Pointa

 

    • Onki Xin Kultur Elkartea / Errekalde: Beltzetik Koloreetara

 

    • Bilboko Fleming doktorearen Zabala Peña / Omenaldia Fleming doktoreari.

 

    • Iralabarriko San Antonio Abesbatza / Iralabarriko Abesbatza Kontzertuen XXI. Zikloa

 

    • El Sitio elkartea / Kultur Programa eta Zabalkundea

 

    • Txirula Kultur Taldea / Otxarkoagako Umeendako Mugarik Gabeko Ipuinen XIX. Lehiaketa

 

    • Urbanbat Hiri Berrikuntzako Bulegoa Koop Elk Txikia / Artea eta Lurraldea

 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus