Familia ekintzen baitan, ehun artea tailerra eskainiko da hilaren 29an Azpeitin

0
Hileko azken igandean, maiatzaren 29an, doako ehun arte tailerra egingo da Ekoetxean, Familia ekintzen baitan, 4 urtetik gorako haurrei eta beraien familiei zuzenduta. 11:00etan hasiko da ekintza eta Parte-hartzaileek landare estanpazioa egingo dute mailuarekin oihala eta paperean kolpe txikiak emanez.

Ekintzan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea maiatzaren 27a bitartean, info.azpeitia@ekoetxea.eus e-postara idatzita edo 943 81 24 48 telefonora deituta. Plaza mugatuak izango dira.