‘Artea eta Natura’ ekimenaren baitan, bustin eta taila tailerra egingo dira asteburuan

0
Asteburuan bi tailer izango dira ekoetxean. ‘Arte eta natura’ ekimenaren baitan, taila eta bustin tailerrak izango dira. Larunbatean, uztailaren 9an, 11:00etatik 13:00etara bitartean, egurrezko giltzatakoak egiten ikasiko dute. Tailerra 8 urtetik gorako haurrei zuzendurikoa da. Hurrengo egunean, uztailaren 10ean, igandean, bustinezko sorkuntzen inguruko saioa izango da. Ekintza hau familiei zuzendurikoa da. Bi ikastaroak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak daudelako. Horretarako nahikoa da 943 81 24 48 telefonora deitu edo info.azpeitia@ekoetxea.eus e-postara mezu bat bidaltzea.