Emakumeei zuzenduta sagardo kata egingo da uztailaren 13an

0
Gero eta gertuago dago Santio eguna, eta urtero gisa, egun horretan Sagardo txapelketa egingo da. Azken urte luzeetan, antolatzaileek epamahaian emakumeek presentzia izatea bultzatu badute ere, ez da erraza izan. Horregatik, aurten sagardoaren mundua emakumeengana gerturatzeko helburuz sagardo kata antolatu dute uztailaren 13an, 19:30ean, Añota Sagardotegian.

Bertan, sagardoari buruzko informazioa jasoko dugu, honen inguruan ezagutza desberdinak trukatuko ditugu eta txotxaren bueltan, beste emakume batzuekin elkartzeko aukera izango da.Ondoren, norbaitek Sagardo Egunean, uztailaren 25ean, epaimahaikide izatera animatu nahiko balu aukera zabalik egongo litzateke.

Katan parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako, emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 688 751 000 telefonora editu behar da. .