Azpeitiko Alde Zaharreko lokal hutsetan jarduera ezartzen dutenei alokairua ordaintzeko laguntza izango dute

0
Aurten abian jarritako Sustapen Ekonomikorako laguntzen baitan, Alde Zaharrean eta inguruan jarduera jarduera jartzen dutenek alokairurako laguntza eskuratzeko aukera izango dute. Zehazki, 5 urtez izango dute alokairu laguntza izateko aukera. Zerbitzu sektoreko eta lehen sektoreko jarduerak bultzatzea, lehiakortasuna hobetzea eta aipatutako sektoreak biziberritzko helburuz jarri da laguntza hori. Horretaz gain, Alde Zahar biziago eta erakargarriagoa izateko ahaleginaren baitan ere sustatu da.

Alde Zaharrean eta inguruan kokatutako lokaletan jarduera ezartzeagatik alokairu gastuaren % 50 lagunduko da diruz (BEZ gabe), eta lagunduko den zenbatekoa ez da urteko 3.000€ baino gehiago izango lehen bi urtetan. 3 eta 5 urte bitarteetan alokairu gastuaren % 50 lagunduko da diruz eta lagunduko den zenbatekoa urteko ez da 1.500 € baino gehiago izango.