Azpeitiko Salbe auzoko ur-hornidura sarea hobetzeko obrak abian dira

0
Salbe auzoko 34 eta 40 etxeatarien artean obrak hasi berri dira. Obra horiek Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Ur kontsortzioarekin duen hitzarmenaren baitan egingo dira eta inguru horretako 184 metro hodi linean berrituko dira. Obrak uztailaren bukaerarako amaituko dira.

Abian diren lanen bidez, Salbe 34 eta 40 etxeatarien arteko jarraipenik gabeko sareen adarren hoditeriak berrituko dira; baita 36 eta 40 etxetararien eraikinetarako hartuneak ere. Obrek 56-536,02 eurotako aurrekontua dute.