Mercedes Pedroche koreografoak sorkuntzako egoitza bat landuko du

0

Mercedes Pedroche koreografoa artista independenteentzako lan-egoitza bat lantzen ari da La Faktoria Choreographic Center-en abuztuaren 1etik 19ra bitartean, bere “Terrario [La tierna indiferencia del mundo]” lanari buruz.

“Terrario[La tierna indiferencia del mundo]” dantza garaikideko eta antzerki fisikoko lan bat da, Mercedes Pedrochek zuzendua eta koreografiatua. Lizpaperezko testura batekin ageri da. Latza, gordina eta basatia, obrak beste izatearekiko topaketa, gregarismoa eta inguratzen gaituen gizarte-testuinguruaren aurrean erakusten dugun axolagabekeria arakatzen ditu.

Sei arrotz, aberrigabeak, sarrerako eta irteerako aterik gabeko espazio ezezagun batean daude. Ez dakite zenbat debora daramaten bertan. Ez dakite nondik datozen, ezta nora doazen ere.Eta, batez ere, ez dute besteak epaitzeko araurik edo jarraibiderik.Beren desorientazioarekin eta nahasmenduarekin bizi behar dute, nahitaez. Haien erreferentzia bakarra espazioaren hondoan altxatzen den horma bat da, eta, horren atzean, beraiek abandonatu dituen norbaiten edo zerbaiten existentzia sumatzen dutela uste dute.

“Terrario[La tierna indiferencia del mundo]” gure gizarteari buruzko begirada mikroskopikoa da; horretan, sei gizabanakok, hondarrera ateratako gladiadore gisa, beren harremanak ehuntzen dituzten beste izatearen aurrean.Hezigabeak eta basati bihurtuak, gizartearekiko gizalegerik gabe, beren arma nagusia eromena da.

Orain arte, proiektu honek Canal Koreografia Zentroaren, Espai de Creació L’Obradorren (Deltebre, Tarragona), Madrilgo 35. Koreografia Lehiaketaren eta Dantza Konpainia Nazionalaren laguntza izan du. La Faktorian izan ondoren, La Cabrera Eskualdeko Giza Zientzien Zentrora, Teatros del Canal (Madril) eta Paco Rabal Kultur Zentrora (Madril) joanen da.

Prozesu horren erakusketa abuztuaren 18an (osteguna) eginen da, 19:00etan, La Faktoriako 1. estudioan. Saioak (sarrera librekoa) ordubeteko iraupena izanen du.

MERCEDES PEDROCHE

Daniel Mercedes Pedroche koreografoa, dantzaria eta irakaslea da. Diziplina anitzeko proiektu eszeniko eta pedagogikoak garatzen ditu nazioan eta nazioartean, eta artea gogoetarako eta gizartea eraldatzeko tresnatzat hartzen du. Bere lan eszenikoa dantzaren eta antzerkiaren arteko mugarik gabeko eremu batean kokatzen da; horretan, errealitatea fikzio bihurtzen da eta ikuslea gertakari eszenikoaren partaide aktibo. Sorkuntza intimitate existentzialean murgiltzea ahalbidetzen dion bide gisa ulertzen du, jokalekuan gizakiak bizi-testuinguruan dituen bulkadei, gatazkei eta kezkei buruz hausnartzen duten galderak partekatuz.

Mercedes Pedrochek honako lan hauek estreinatu ditu: “Acumular Artificios” (2020), “Artificios y Leopardos” (2019), “Árido, Seda [un camino]” (2016), “Grita” (2013), “Parámetros” (2010), “Réquiem al 33” (2008), “Que paren la tierra que me subo a una canica” (2008), “Déjame que te cuente” (2008) eta “Cambio curso de discusió navanzada por asiento con vistas” (2006).

“INSIDE”, ITALIAN SARITUA

“INSIDE” film laburrak (2021, 10´10´), La Faltoria Choreographic Center-ek, Zinetika Jaialdiak eta Danzad Danzad Malditosek koproduzituak, Italiako Vesuvius International Film Fest jaialdian (25 urteurrena) BEST COVID 19 SHORT saria irabazi berri du. Laida Aldazek zuzentzen du —La Faktoriako zuzendarikideetako bat—, eta koreografiak Nina Richard, Michèle Benz, Martín López, Clarissa Costagliola, Hanna Zauner, Emilia Arias, Lucía Burguete, Diego Pazó, Syra Aymerich eta Josep Aymerich dantzarienak dira (zentro horretako bigarren belaunaldiko ikasleak).

Koreografia horiek dantzariek beraiek interpretatzen dituzte, eta beraien etxeetan sortu zituzten konfinamenduan, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, 2020an. Musika Luisillo Kalandrakarena da, edizioa Joaquín Bretónek egin zuen eta laguntza koreografikoa Marta Coronadok eta Carmen Larrazek egin zuten, horiek ere zentroko zuzendarikideak. Lan hau Innova Culturalek babesten duen Lur Egoitzen programaren barruan txertatzen da. Nafarroako Gobernuaren laguntza ere jaso du La Faktoriak.

LA FAKTORIA

Dantza garaikideko eta mugimenduko arteak sortzeko, ikertzeko eta horien inguruan prestakuntza jasotzeko nazioarteko zentroa da La Faktoria, Marta Coronadok, Carmen Larrazek eta Laida Aldazek Noainen (Nafarroa)sortua.

Eskoletan, lantegietan eta laborategietan oinarritzen da La Faktoriaren jarduera-ildoa, eta nazioartean erreferente diren koreografo eta irakasleak ditu. Dantza garaikideko askotariko teknikak eta begiradak lantzen ditu.Horrez gain, La Faktoriak ikerketarako eta sormenezko proposamen sortzeko gune eskaini eta laguntza ematen du.

Zentroaren prestakuntza-eskaintzak bertako, nazioko eta nazioarteko askotariko artistek osatutako irakasleak ditu, eta sormenezko prozesuei laguntza profesionala ematen die. Arlo profesionalean dantzan aritu nahi duten 18 urtetik gorako ikasleei, koreografiak duen aukera aniztasunera bideratuta dago.