Udaltzaingoak umeei identifikatzeko eskumuturrekoak banatuko ditu

0

Aste Nagusiak jende andana pilatzen du kalean, eta sarri gertatzen dira galdutako haurrak aurkitzea. Hori ez gertatzeko, Udaltzaingoak, prebentzio gisa, eskumuturrak banatuko ditu. Guztira 1.000 eskumutur izango ditu erabilgarri.

Eskumuturreko hauek, 18 urte beheragokoentzako daude eginak eta haurraren izen-abizenak eta gurasoen edo pertsona identifikatzailearen telefono mugikorreko zenbakia jartzeko aukera dute.

Sistema hau prebentzio gisa jarri da martxan eta helburua, umeren bat galtzen bada, azkar identifikatzea da. Martin Ibabe, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotziaren hitzetan “sistema honekin, gurasoek segurtasun handiagoa izango dute. Izan ere jende asko dagoen lekuetan haurra galtzen bazaie errazago identifikatu ahal izango da”.

Eskumuturreko hauek, doakoak izango dira eta Donostiako Udaletxean, Zurriolako zein Cervantes plazako unitate mugikorretan eta Boulevard parean gauetan jartzen den unitate mugikorrean ere bai.