Ekaineko baso-suteak itzaltzeko boluntarioen lana aitortu du Nafarroako Gobernuak

0

Nafarroako Gobernuak ekitaldi bat burutu du gaur arratsaldean, ekaineko baso-suteak itzaltzen lagundu zuten boluntario-erakundeak aintzatesteko eta eskertzeko. Topaketa informala izan da, eta Erriberriko paradorean egin da, suteak itzaltzeko ere lagundu zuen establezimenduan. Era berean, Gobernuak eskerrak eman nahi izan dizkie kaltetutako herrietako udalei eta bertako biztanleei.