Basaurin izandako landa-sute batean bi pertsonaren heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

0

Atzo, arratsaldeko bostak aldera, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak Basauriko Arteagoiti inguruan piztu zen landa-sute batera joan ziren.  Bertara Bizkaiko suhiltzaileak hurbildu ziren eta, sua itzaltzeko lanetan ari zirela, bi gizon hilda aurkitu zituzten.

Sutea izan zen lekura bertaratutako osasun-langileek egiaztatu zuten bi pertsona horiek hilda zeudela. Gorpuak Bilboko Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman zituzten autopsia egiteko. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du biktimen —73 urteko bi gizon— heriotzaren nondik norakoak zehazteko.