Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendari berria

0

Oskia Ugarte artearen historialari eta kultur kudeatzailea Uharteko Arte Garaikideko Zentroko (CACH) zuzendari berri izendatu dute. Ugarte zentroko zuzendarikidea izan da 2016-2022 aldian, eta arte garaikideko proiektu eta programen produkzioan eta zuzendaritzan egin du lan, bai eta erakusketa-proiektuetan ere.